Beste egunean eskolan izan genituen hitzaldiak direla eta, Gasteizko proiektu hau enkaratzeko metodologia bat planteatu zen klasean. Denbora bat darama bueltaka gure buruan honekin zerikusia duen proiektu bat proiektatzeko eta aurkezteko prozesu batek…
Arkitektura proiektatzen denean zer pasatzen da gure buruan? Ideiak, kontzeptuak, analisiak, irudiak, modan dauden tendentziak, norberaren printzipio arkitektoniko eta moralak, kapritxoak…
Gauza edo elementu guzti hauek gure buruan flotatzen dute, baina askotan ez gara konsziente. Proiektatzeko prozesuan nola erlazionatzen dira kontzeptu hauek eta ze influentzia dauka bakoitzak bukaerako emaitzan? Mesede egiten al dio proiektuari buruan bueltaka daugoen guzti hau azaleratzeak eta sortzen diren erlazio guztiak papelean plasmatzeak, gure buruarekin zintzotasunezko ariketa bat eginez?
Gure ustez esperimentazio interesgarria izan daiteke prozesu hau azaleratzea eta plasmatzea mapa batean. Zer gertatu daiteke? Hainbeste gauza, analisi, faktorek… komeni dute? Selekzio bat egin behar da, edo bakoitzak bere aportazioa izango du?
Ikusiko litzateke kontzeptu bakoitzak errealitatean ze influentzia eta garantzia hartu dezakeen proiektuaren garapenean. Batzuk konplementatuko dira, beste batzuk kontradizio batean eroriko dira eta zihur aski bietako batek azkenean indarra hartuko du…
Polita izan daiteke prozesu hau mapa batean bezala ikustea, gure buruan zehar egindako bidaia batean bezala, nun bazter bakoitzak gauza bat aportatzen dizun. Eta “bukaeran” gordetako gauza guzti hoiek metatzea, antolatzea, eta proiektua eraikitzea.