Kurtsoko hirugarren ariketa hau egiteko Baionara jo beharko dugu berriz ere, kurtso osoan zehar Baionan lan egingo bait dugu.
Honakoan, gaur egun aparkalekua den orube luzatu bat izango dugu, ibai ertzean kokatzen dena. Historikoki foso erabilera izan duen orube hau, dirudienez, garai batean uraren parte zen, eta emango zitzaion erabilera dela eta, ibaiari jandako eremu batean bihurtu zen.
Aparkalekua izateaz gain, Baionako arterietako bat den kale batean kokatzen da, zenbait autobus linea handik pasatzen direla (hainbat geltoki utziz bidean), bidegorriaren pasoa eta oinezkoen paso nagusi bat izateaz gain. Bi oinezko erabiltzaile mota bereiz ditzakegu: alde batetik paseoan dabiltzanak, paso-gune geldo bat bezala erabiliko dutenak orubea; beste aldetik, pasozko eremu bezala erabiltzen duten zirkulazio arinezko oinezkoak, alde batetik bestera joateko erabiliko dutenak gune hau, besterik gabe.
Hortaz, arkitektoak lekuari eman ahalko dion ekarpenetik urrun, gutxienez hango erabiltzaileek espero dutena da gaur egungo funtzioa etorkizunean mantendu ahal izatea, gaur egun beharrezkoa den zerbait bait da.
Orubearen erabilera berria planteatzean, burura etorri ahal zaigun gauza inmediatoena aparkalekua kentzea izan daiteke. Baina, zer suposatzen du aparkalekua kentzeak? Zein puntutarainoko "kalteei" buruz ari gara hitz egiten, autoen erabilerari dagokionez? Hemen uzten dira bildu ahal izan ditudan datu interesgarri batzuk:
Baionaren alde honek 6 aparkaleku nagusi ditu (haien artean, Boufflers aparkalekua). Aparkaleku hauek eskaintzen duten plaza guztien gehiketaren %59a Boufflersen kokatzen da.
Noski, neurri txikiagoan izanda ere, kaleetan aparkatu daiteke kotxea. Baionaren zati honen plaza guztiak gehitzen baditugu (aparkalekuak+kaleen plazak), Boufflers-en plazak %29,3a dira. Hau da, aparkaleku totalaren herena kenduko genuke eremu honi beste erabilera bat emango bagenio.
Baina, ordea, uste da aparkalekuena ez dela honek izan zezakeen erabilera egokiena, Baionako filosofia toki pribilegiatuenak autoei eskaintzea bait da. Kotxeen saturazio maila kaskoan jeistea egokia ikusten da, eta gure eremuko proposamenean aparkaleku gune bat mantentzen den arren, lekukoendako izango da, hiriko ekipamendu bat izan ordez.
Beste aldetik, erreka alboan egonda, bainatzeko gune interesgarri bat izan ahal dela pentsatu da. Udan jendeak toki hauenganako behar duen beharra aztertzearren, honako analisi hau egin da:

Migrazioa frenatzeko eta hirien auto-hornikuntza sustatzeko asmoarekin, “Hondartza” funtzioa bete dezakeen ekipazio lokal baterako aukera ikusten da. Baionako erabiltzaileak ez dira hondartzen menpean egongo.
Azkenik, Baionako plaza-ekipamendu publikoen analisi labur bat egin da, gaur egun kalean egiten diren ekintzen laburbilketa bat egiteaz gain. Ikusi da hainbat ekintza egiten direla, baina ordea ez dagoela toki aproposik hauek burutzeko: plaza txukun bat, pabimendu egoki batekin, konexio egokiekin...
Hortaz, proposamenaren alde bat laua utziko da, Baionak berak zehaztuko diona erabilera momentuz-momentu. Arkitektoak soilik lurra txukunduko dio, behar dituen instalazio eta baliabide elektrikoak... eskainiz.
------
Aipatutako baldintza guztiak kontuan izanda proiektua marrazten hasten gara, inguruko kale nagusiak kontuan izanda, inguruko etxeak eta parkeak...
Ondorengo antolaketa bolumetrikora heltzen garen arte:
Forma geometriko malguak sartzen dira, espazio kontrolatuak behar ditugulako: atseden guneak, eguzkia hartzeko leku "indibidualagoak", pasealeku zabalagoak, umeendako jolasteko leku itxiak...
Beste aldetik, plaza zabalaren gunean behar dena da toki lau bat trabarik gabe, eta horregatik forma geometriko malguak alde batera uzten dira. Hemen daukagu oin planta:

Azkenik proiektuaren irudi orokor batzuk uzten dira: