Tuesday, January 31, 2012

Cuchilleria 28.

Gasteizko alde zaharrean kokatzen gara honako honetan. Konkretuki, hain ezaguna den Cuchilleria kalean.
Orubeari dagokionez, lote gotiko estiloko partzela bat dugu, gaur egun eraiki gabe dagoena. Blokez inguratuta dago, eta etxebizitza erabilera da nagusia gune horretan.

Hortaz, inguruko jendearen beharrak hasetzeko proiektu bat eskatzen da. Beharrak, modu orokorrean ulertuz: behar sozialak, aisialdikoak, profesionalak, eta abar. Hortaz, programa oso zabal bat izango duen eraikin publiko moduko bat eskatzen dela ulertzen da. Hobeto esanda: guztirako balioko duen espazio bat, metro karratu gutxi batzuetan pilatua, eta blokez edo kalez mugatua perimetro osoan.

Programa, hortaz, ez da zehatza. Bururatu ahal zaigun edozein ekintza hartzeko ahalmena izan behar duelako proiektuak.


Hona hemen lehen arazoa: infinito ekintza gauzatzeko gune oso mugatua (tokiari dagokionez). Gainera, programako elementu bakoitzak bere metro karratuak izango ditu, eta erabiltzaile kopuru jakin bat.


Nola sartuko da hain programa zabala horrelako gune txiki batean?


Programa finkatzea, elementu bakoitzaren bolumena kalkulatzea eta ondoren pilaketaren bidez txertatzea ez da bide zuzena, espazio egokiak lortzen diren arren proiektuaren erabilera oso mugatua izango zelako. Eta beste aldetik, aldi berean eraikinaren zati txiki bat erabiliko delako, gainontzekoa utsik geratzen delako (gaur egungo arazo moduan ikusi daiteke aipamen hau egungo mota honetako eraikinetan).

Beraz, hona dator proiektu honen erronka: hain orube txikian infinito erabilera baimenduko dituen sistema aurkitzea.

Monday, January 30, 2012

Klaseko ariketa laburra

Por antecomedores y galerias salio a patios iguales y repetidas veces al mismo patio. Subió por escaleras polvorientas a antecamaras circulares; infinitamente se multiplicó en espejos opuestos;... en el segundo piso, en el último, la casa le pareció infinita y creciente. “La casa no es tan grande” -pensó- “la agranda la penumbra, la simetria, los espejos, los muchos años, mi desconocimiento, la soledad”



Pertsona bat espazio batera sartzen dela ulertzen da. Testuaren arabera, etxebizitza batera.
Datu konkretuak ematen dituen arren (ispiluak daude, gune simetrikoak, eta abar) abstrakzio puntu bat dauka testuak. Horregatik, grafikoki adierazterako orduan, abstrakziora jotzea erabaki dut, testuak datu objetiboak emateaz gain sentimentuekin jolasten duelako.



Etxebizitza espazio agobiante bat bezala ulertu dut, iluna eta amaigabea dena. Hortaz, grafikoki erabat desitxuratua irudikatu da: ez da adierazi fisikoki duen forma, norberak espazialki ulertzeko modua baizik.
Pertsonaia espazio berri batean sartzen den momentua irudikatzen da. Nola galdua sentitzen duen bere burua, inguruaren handitasuna azaltzen da pertsonaiaren eskalaren aurrean.




 
Hainbat espaziok osatzen dute etxebizitza. Etxebizitza hauek trantsizio gunez daude konektatuak. Hemen uzten ditut hainbat saiakera:






 

Behin bolumenen forma erabakia dagoela, azken emaitza ordenagailuz egitea pentsatu dut. Hemen uzten dizuet lortutakoa:



Monday, January 23, 2012

Azken entregarako gehigarriak

Abenduan proiektuaren entrega finala egin genuen. Hala ere, proiektu guztietan bezala, berdin da zein puntutan zauden, beti jo ahal duzu aurrerago, proiektua gehiago garatuz. Hau izan zen eman zena azken aldian:

Hortaz, aurreko entregaren gabeziak lantzea pentsatu dugu. Hauek izango dira honako honetan aurkezten ditugun puntuak: lehendabizi, errepide nagusia zeharkatzeko zubia (gure proiektua Ilarratzaren beste aldearekin lotuko duen elementua). Beste aldetik, guk proposatu genuen eraikitze sistema beste eskala desberdinetara nola moldatu litekeen aztertu dugu. Eta azkenik, xehetasunetara joaz, eraikinen barruko lotura batzuk landu ditugu, eraikinen ur bilketen, uren depurazio, instalazioen eta abarren proposamena emateaz gain.

Zubiaren proposamena.

Eraikinak eraikitzeko erabilitako neurriak erabili dira.  Neurri desberdinetako barrak ditugu, eta hauei esker eraikinetako zutabe/zertxak eraiki dira. Neurri hauetaz baliatuz, hauen konbinaketarekin zubia osatu da. Hortaz, esan dezakegu eraikitze sistema bera aplikatzen dela etxebizitza barruan eta zubian, moldagarria den sistema bait da.
Beste aldetik, zubiaren aitzakia izanda, alboko eraikina moldatzea erabaki dugu. Erakusketa gela izanda, altuera bikoitza ematea pentsatu dugu. Modu honetan, barne espazio erosoago bat lortzeaz gain, terraza bat jarri diogu, erabilera desberdin gehiago burutu daitezen. Eta terraza elementua luzatuz eta eraikinetik urrunduz zubia lortu dugu. Gainera, eskala desberdinetara moldatzearen adibidea dugu hau, altuera bikoitza proposatuz.



Honetaz gain, aipatutako barne espazioaren ikuspegi bat eskaintzen dizuegu:



Eraikitze sistemaren aukerak.

Eraikitze sistema modularra izanik, aukerak amaigabeak dira. Errepikapen sistemari esker nahi ditugun espazioak lor ditzazkegu. Gure proiektuan espazioa lortzeko modua bolumena luzatuz besterik ez dugu egin, holan komeni zitzaigulako. Hala ere, kasuan kasu, bolumena sortzeko aukera asko ditugu. Hona hemen adibide batzuk:



Eraikitze xehetasunak.

Alde batetik, kortina elementua aztertu dugu. Honi esker, eguzkitik babestu ahalko dira erabiltzaileak. Fatxadetan nahiz estalkietan jarri daitezke, eta barretara zuzenean doa lotuta. Nahi den momentuan bildu edo zabaldu daitezke.
Polikarbonatozko plantxak ere zuzenean doaz lotuak barra egiturara, pasadore batzuen bidez. Dilatazio desberdinak izanda, eta isolamendu hobe bat eskaintzearren, silikonazko junta batzuk jarri ditugu, polikarbonatoaren eta barraren artean jarriko dena. Hemen uzten dizkizuegu xehetasunak:



Uren gestioa.

Ur desberdinen bidea erakusten duen eskema garatu dugu. Euri urak erabiliz, ur biltegi batean metatzen ditugu. Ur hauek ureztatzeko nahiz etxebizitza erabilerarako erabiltzen dira. Etxebizitzari dagokionez, ur hotza lortzeaz gain, ur beroa izateko eguzkitze plakak erabiliko dira. Azkenik, ur beltzei dagokienez, depurazio sistema natural bat proposatzen da, non mikroorganismoek materia organikoa jaten duten, ura garbituz. Ur hau berriro ur hotzaren sarera bideratzen dugu.