Tuesday, January 31, 2012

Cuchilleria 28.

Gasteizko alde zaharrean kokatzen gara honako honetan. Konkretuki, hain ezaguna den Cuchilleria kalean.
Orubeari dagokionez, lote gotiko estiloko partzela bat dugu, gaur egun eraiki gabe dagoena. Blokez inguratuta dago, eta etxebizitza erabilera da nagusia gune horretan.

Hortaz, inguruko jendearen beharrak hasetzeko proiektu bat eskatzen da. Beharrak, modu orokorrean ulertuz: behar sozialak, aisialdikoak, profesionalak, eta abar. Hortaz, programa oso zabal bat izango duen eraikin publiko moduko bat eskatzen dela ulertzen da. Hobeto esanda: guztirako balioko duen espazio bat, metro karratu gutxi batzuetan pilatua, eta blokez edo kalez mugatua perimetro osoan.

Programa, hortaz, ez da zehatza. Bururatu ahal zaigun edozein ekintza hartzeko ahalmena izan behar duelako proiektuak.


Hona hemen lehen arazoa: infinito ekintza gauzatzeko gune oso mugatua (tokiari dagokionez). Gainera, programako elementu bakoitzak bere metro karratuak izango ditu, eta erabiltzaile kopuru jakin bat.


Nola sartuko da hain programa zabala horrelako gune txiki batean?


Programa finkatzea, elementu bakoitzaren bolumena kalkulatzea eta ondoren pilaketaren bidez txertatzea ez da bide zuzena, espazio egokiak lortzen diren arren proiektuaren erabilera oso mugatua izango zelako. Eta beste aldetik, aldi berean eraikinaren zati txiki bat erabiliko delako, gainontzekoa utsik geratzen delako (gaur egungo arazo moduan ikusi daiteke aipamen hau egungo mota honetako eraikinetan).

Beraz, hona dator proiektu honen erronka: hain orube txikian infinito erabilera baimenduko dituen sistema aurkitzea.

No comments:

Post a Comment