Tuesday, February 28, 2012

Cuchilleria. 'Hutsunea bizituz'




Sarrera hau maketaren osagarri modura planteatzen da. Hortaz, proiektuaren azken erabakiak zeintzuk izan diren azaltzeaz gain, aurreko sarreretan aipatutako gauzak ere azalduko dira laburki, proiektua uler dadin.



13m x 14m-ko Cuchilleria kaleko orube batean hainbat ekintzari erantzuna emango dien proiektu bat eskatzen da.
Eraikuntza sistema bakar eta moldagarri batekin programa zabal bati erantzuna ematea posible dela defendatzen da.

Erretikula ortogonal batekin hainbat solairu eraikitzeko aukera ematen da. Honetaz gain, sistema honek dituen gabeziei aurre egiteko, azpiko aldean solairu trinko bat jarri da, itxia, gainontzeko eraikinak eskaintzen ez dituen isolamendu baldintza optimoekin. Egitura ortogonal honi itxitura elementu desberdinak itxasten zaizkio, isolamendu maila gehiago lortu ahal izateko.

Beraz, aste bateko epea hartu da, txertatu beharko den programa zein den ikusi ahal izateko. Hauek dira nik planteatu ditudan ekintzak:


Ekintza hauek konfigurazio bat emango diote egitura malguari. Egun batetik bestera aldaketa hauek minimoak izan daitezen saiatu naiz, praktikan lan handiegia suposatu ez dezan.



Sistema honek infitino konfigurazioei aurre egiten die. Baina zailtasunak aurkitu dira eraikin baten hainbat elemenetuen kokagunea finkatzeko (eskailerak, instalazioak…). Beraz, honi aurre egiteko eta eraikinaren aukerak oraingoz gehiago zabaltzeko, arkitektura malgu hau hainbat elementu finkorekin konbinatu da. Hemen dago zerrenda:

Zertxaren norabide berri honi esker ere ikasgelari orientazio egokiena eman zaio.

Azpiko solairua (pastilla nagusia) iragankorra ez den elementu bakarra izanda, eraikinaren ekipamendu tekniko guztiak eramango ditu (instalazioak, elektrizitate kaxak, uraren ponpak eta andelak…).

Bukatzeko, hemen daukagu azalpenerako ebaketa bat:










Neguko aste bateko konfigurazioa azaltzen du maketak.

Pegatua dagoen guztia iraunkorra da aste honetan. Astean zehar beharko diren elementuak kajoiean aurki daitezke.



Astelehenean 1. solairua osorik behar dugu. Zutabea X markan jarri eta ondoren solairua osatuko da. Estalkiaren parte bat ere jarri beharko da.





Asteartean asteleheneko konfigurazio bera erabiliko da.



Asteazkenean zirko ensaioa burutu ahal izateko altuera bikoitza behar dugu. Zutabea eta solairu zati bat desmontatuko da.

Ostegunean astearteko konfigurazio bera erabiliko da.

Ostiralean zirko ensaioa dugu berriro. Asteazkeneko konfigurazioa behar dugu.

Larunbatean ‘Chillidaleku erakusketak altuera bikoitz bat izatera behartzen gaitu, eta honetaz gain, estalki gabeko gune bat. Kendu ahal diren pieza guztiak kenduko dira.



Larunbata eta igandean ostiraleko konfigurazio bera erabiliko da.


Hemen uzten ditut maketaren beste hainbat argazki:


Tuesday, February 21, 2012

Cuchilleria. 'Erabileren enkajea'

Azken sarreran aipatu nuen bezala, jada sortu nuen sistema moldagarri bat. Baina nola funtzionatuko luke honek errealitatean? Hortaz, proiektua eguneroko bizitzan aztertzea erabaki nuen. Beraz, sarrera honetan kasu praktiko bat saiatuko naiz azaltzen.

Lehenik eta behin: erabileraren aukeraketa. Zein kriterio erabiliko da?

Hau ez da zeregin erraza, erabiltzaileak berak proposatu behar duelako, ez arkitektoak!
Hortaz, erabiltzaile mota ikusita, eta inguruko beharrak aztertuta, kasu hipotetiko bat planteatu dut.

Hasteko, espainia mailan, Gasteizen biztanleria beretsuak dituzten hiru hiri hartu dira. Kasu bakoitzean, haste honetarako zer dagoen planteatua ikusi dut, ideia bat egiteko zein ekintza mota eman ahalko ziren nire proposamenean. Hau da lortu dudan informazioa:

Beste aldetik, klasean aipatu zen bezala, proiektuak auzoarekin izan behar zuen konpromezua etorri zitzaidan burura. Hortaz, erabiltzaile perfila ikusita, etorkinendako ekintzak, kontzertuak etab. proposatu ditut.

Gainera, eraikinaren beste xedeetako bat da inguruko ekipamenduekin batera lan egitea, edo haien elkarren osagarri izatea. Cuchilleria kalean bertan (orubetik bi minutura) ikastetxe bat aurkitu dut toki gehiagoren beharrarekin. Kokapenez aldatzeko pentsatzen ari dira toki gehiago izateko.
Eskola ondorengo ekintzak (edota eskolakoak) nire proiektuan burutzeko proposatzen dut.

Proposatzen diren ekintzak publikoak izan daitezke, edo alokairu baten bitartez bideratuak izanda, pribatuak.

Eraikina urtean zehar itxuraz aldatzen doa, moldatuz. Urteko bi aste hartu dira ikusteko moldaketaren prozesua nola emango zen. Bata neguan, eta bestea udan, kontrastea handiagoa izan dadin.

Gehiago luzatu gabe, hau da planteatu dudana. Lehenbizikoa negukoa, eta bigarrena udakoa.




Erabilera hauek bolumenean nola ulertzen diren azaltzeko, taula hau osatu dut:


Eta udarako kasuan:




Erabilerak errelikula espazial batean txertatzen dira. Barren neurria ezin da oso handia izan, manipulagarria izan behar delako. 2-3 lagunen artean montatu ahal izateko pentsatuak daude. Zabalera 3 zatitan egitean pentsatu dut (4,4mko barrak) eta luzeera lau zatitan (3,5mko barrak).
Egitura honen gainean beranduago erabilerak beharko duen itxitura arina jarriko zaio.
Zutabeak arazo bat izatekotan, 'sasi-solairu' bat montatu daiteke, egitura funtzioa izango duena eta zertxa batek alderik alde gurutzatuko duena.

Erabileren enkajea egin dut ondoren. Azkenik, ikusita zein egitura elementu mantendu diren aste osoan, aste horretako egitura finkoa zein den zehaztu ahal izan dut.


Wednesday, February 15, 2012

Cuchilleria. Lehen pausoak

Programaren ulermena.

Proposatzen zaigun programa infinitoa da. Hau da, infinito ekintza desberdin eman ahal diren proiektu bat eskatzen zaigu.
Programa amaitezin hau zerrendatu daiteke, eta espazialki definitu ere. Baina gure orubea finitoa izanda, ez zaigu programa sartuko, eta beraz: bolumena definitu ahala gero eta kalte gehiago egingo digu, eman ahal diren beste hainbat ekintzei atea ixten diegulako. Proiektuak malgutasun maila handi bat izan behar du.

Guztirako balio duen proiektua, baina ezin da ezer ondo egin.

Kasu honetan, malgutasuna espezializazioaren antonimo bezala uler daiteke. Ekintza guztiak emateko leku baten atzetik ibiltzeak arrisku bat du: tarteko espazio anbiguo bat lortzea, ez duena ezertarako balio

Hortaz, nola definitu proiektua?

Malgutasunaren ideia defendatuz:
Programa ezingo dugu banaka definitu bolumetrikoki, baina bai multzokatu daitezkeela ekintza desberdinak.
Multzo hauen artean desberdintasuna isolamenduak ezarriko du. Hau da, erabilera bakoitza emateko beharrezkoa izango den isolamendu termiko, akustiko, argitasunarena, pribatasunarena, eta abar.

Bereizketa hiru mailetakoa egin dut: inguruarekiko itxiena dena, tartekoa, eta ia-ia erabat zabaltzen dena.

Erabilera desberdin bakoitzera moldatzen da mailakatze hau praktikan.

Gune itxiena (berde ilunez) estankoa da. Ez da malgua, baina isolamendu baldintza hoberenak eskaintzen ditu. Honetaz gain, proiektuaren nukleo moduan garatuko da: proiektuaren gainontzeko puntuetan jarri ezin diren elementuak doaz hemen (instalazioak...).
Proiektuaren gainontzekoa desmontablea da, erabileretara moldatzeko. Altzairuzko egitura arin batean (desmontatu daitekena ere) itxitura desberdinak jarriko dira nahi den isolamendua edo babesa lortzeko.

Modu honetara, infinito erabilera desberdinetara moldatu gaitezke:


Ados, baina horrek zer esan nahi du: erabiltzaile bakoitzak egunero bere piezak montatu beharko dituela?

Ez. Ezta goizero erabili ahal izateko eraikin osoa montatu behar denik erez.
Proiektua praktikara eramateko, aste osoko "planning" bat antolatu behar da. Erabilera desberdinak aterako zaizkigu eta hauek eraikinaren forma emango digute. Eguneroko desmontatze-montatzea ekiditzeko, erabilera-enkaje bat egingo da, ahal den neurrian egun batetik bestera pieza gehienak mantentzeko eta aldaketa gutxi batzuekin prest uzteko urrengo egunerako.
Honek esan nahi duena da egituraren parte bat "finkoa" izango dela. Eta beste atal gutxi batzuk, astean zehar, aldatuko dira. Baina egitura osoa, berez, prest egongo da desmontatu ahal izateko, momentu puntualetako ekintzak eman ahal izateko (eskultura altuen erakusketa bat, gimnasia ariketa altuak...).


Hortaz, hemen dago proiektuaren gakoa: lekuko eta Gasteiz mailako eman daitezken ekintzen enkajea egitea, proiektuari azken itxura emateko.

Thursday, February 9, 2012

Lehiatu. II topaketa

Ez da lehen aldia (ez azkena) gai honetaz arituko naizena.

Kurtso hasieran hitz egin nuen lagun talde batek, gure kabuz, arkitektura ikasleentzako hainbat lehiaketetara aurkezteko ohitura dugula.

Hasiera talde hau lau lagunez osatua zegoen. Beranduago, beste hiru gehitu ziren. Zazpi pertsonako talde hau OREKAN izenaren pean hasi zen lanean (besteak beste, lehiaketen antolatzaileek taldearen izen bat eskatzen zutelako, nahi ta ez). Lehiaketa askorako parte hartzaile gehiegi ginenez, lehiaketak binaka hasi ginen aukeratzen, bi proiektu desberdinetan aldi berean lan eginez.

Gure bostgarren edo seigarren lehiaketan parte hartzera gindoazela, inguruko jendearen gogoa hasi zen pizten. Taldera jende gehiago hasi zen etortzen. Inguruko batzuek ere haien talde propioa sortu zuten, aurrera joan ez ziren arren.

Beraz, hau izan zen LEHIATUren sorreraren momentua. Hau izan zen planteamendua: zergatik ez dugu egingo talde handi bat, lehiaketa askotan parte hartuko duena (talde txikiagoak osatuz), baina proiektu guztien zuzenketak eta nondik norakoak publikoak izango direnak (LEHIATUren barruan)? Eta, gainera, topaketetan emango diren lanen zuzenketa hauek kanpoko arkitektoen hitzaldi edo azalpenekin konbinatzen baditugu?

Beraz, bi atal ditu funtsean talde honek: alde batetik, kanpoko jendearen (irakasle, arkitekto, ezagun...) jakituria zabaltzea, benetako estudioen esperientziak kontatuz, programen azalpenak emanez, proiektuen adibideak erakutsiz....; eta beste aldetik, taldean egingo diren proiektu desberdinen zuzenketak egitea, kritikatu eta denon iritzia eman dadin.

Hortaz, LEHIATUra edonor gonbidatzen dut. Hau da, ez bakarrik karrera bukaerako jendea, ezta gutxiago ere: aukera ezin hobea iruditzen zait lehenengo, bigarren... mailako ikasleendako. Han ikusi ahalko dute nola karrera bukaerako jendeak planteatzen dituen proiektuak, proiektu bat enfokatzeko modu desberdinak, eta eskolan lantzen ez den gaur egungo (inoiz baino gehiago) funtsezko gauza bat: nola saldu zure proiektua lamina baten bidez bezeroari; aurkezpena.

Eta zeren harira datorren guzti hau? Bada, gaur egin da arkitektura eskolako gela batean LEHIATUren II topaketa. Nik eta Alvarok egindako lehiaketa bat aurkeztu ondoren, beste kide batzuek beste proiektu bat hartu dute adibidetzat eta honen azalpena eman dute. Panelen aurkezpenaren eta lehiaketen epaimahaiaren arteko erlazioaren eztabaida labur bat eta gero, taldeak osatzen hasi gara, aurkeztu gaitezkeen proiektuak zeintzuk diren jakin eta gero. Beraz, datorren egunerako prest utzi dugu taldeen osatzea, berehala lanean hasi gaitezen.

Beraz, esan dudan bezala, berriz ere gonbidatzen dut edonor parte hartu dezan, proiektatzen edo nahi duen azalpenen bat ematen. Informazio gehiago nahi bada, utzi erantzuna hemen bertan, bidalidazu email bat (alabalina@hotmail.com) edota sartu LEHIATUren blog propiora: http://lehiatu.blogspot.com/ .

Besterik gabe, hemen daude gaurko irudi pare bat: