Azken txanpa hau, lana proiektuaren zehaztean eta garatzean oinarritu da.
Lehenengoko igoeran proiektu inguruko kontextua aztertu genuen. Egon ahal ziren kondizioak azaleratuz eta proiektuaren sorketarako eta garapenarako zimendu posibleak ezarriz.
Bigarreneko igoeran aukeratutako eta landutako analisiak proiektuan izan zezakeen influentzia aurkeztu genuen. Hau da, proiektuaren formazio bat hasierako lanak eskeinitako bidea interpretatuz eta jarraituz. Honekin batera eraikina eta espazio publikoaren trataera posible bat azaltzen zituzten hiru oin aurkeztu genituen.
Hortik aurrera egindako lana proiektuaren zehaztea izan da. Prozesu honek lagundu digu eraikina hobeto ezagutzen honen alderdi askotan: perspektiba desberdinetatik daukan inpaktoa, honen funtzionamendua eta izan dezakeen influentzia gizartean, plazan daukan ezarpena (eskala, argia, espazialki daukan inpaktua…), egituraren, fatxadaren, eta materialen trataera, konstruktiboki nola soluzionatu ahal denaren hurbilketa bat…
Programaren ezarpenaren aldetik joko modu desberdin bat landu dugu. Aktibitate jakin batentzako pentsatuta dauden estantziak eskeini beharrean (guztiok “programa konbentzionala” bezala ezagutzen duguna), sentsazio desberdinak sortu ditzazketen espazioak lortzen saiatu gara, eta azken hauek faborableak izan ahal direnak jarduera jakin batzuk jorratzeko, zeinak pentsatzen dugun gizarte talde gehienetan ematen diren. Honetaz aparte Gasteizko gizarte etxeen planean parte hartu du gure programak hainbat balio anitzeko gela eskeiniz.
Proiektuaren izaera eraikin-espazio publikoaren artean kokatzen da. Ibilbide bat bezalakoa, plazatik altxatzen dena (plazak berez zeukan erabilera desberdinentzako aldakortasun-balioa oso handia iruditu zitzaigun, huts urbano honen historikoki izandako garantziaz aparte), hiriaren jarraipen gisa delako sentsazioa ematen duena ("ez dago aterik ez ordutegirik"), eta zenbat eta gorago zoazen einean espazio desberdinak aurkitzen dituzun, batzuk izkutatuak….
Hona hemen lan guztian zehar maneiatutako kontzeptu guztiek lanean izan duten influentzia eta kokapena laburtzen duen eskema bat. Ikusten da ze gauza selekzionatu genituen garatzeko eta hortik ateratako adarrak (gero landu ditugunak).
![]() |
Estrategien mapa |
Aurreko igoeran entregatutako oinak aparte, gerotik aurrera landutako informazioa:
![]() |
Proiektuaren formazioa |
![]() |
Axonometria explikatiboa |
![]() |
Ur depositoaren erabilera |
![]() |
Ebaketa |
![]() |
desglose konstruktiboa |
![]() |
Eraikinaren xehetasunak |
![]() |
Sarrera nagusitik bista |
![]() |
Patiotik bista |
![]() |
goiko bista |
![]() |
ibilbidearen bistak |
![]() |
entregatutako lamina |
No comments:
Post a Comment