Pertsona bat espazio batera sartzen dela ulertzen da. Testuaren arabera, etxebizitza batera.
Datu konkretuak ematen dituen arren (ispiluak daude, gune simetrikoak, eta abar) abstrakzio puntu bat dauka testuak. Horregatik, grafikoki adierazterako orduan, abstrakziora jotzea erabaki dut, testuak datu objetiboak emateaz gain sentimentuekin jolasten duelako.
Etxebizitza espazio agobiante bat bezala ulertu dut, iluna eta amaigabea dena. Hortaz, grafikoki erabat desitxuratua irudikatu da: ez da adierazi fisikoki duen forma, norberak espazialki ulertzeko modua baizik.
Pertsonaia espazio berri batean sartzen den momentua irudikatzen da. Nola galdua sentitzen duen bere burua, inguruaren handitasuna azaltzen da pertsonaiaren eskalaren aurrean.

No comments:
Post a Comment