Wednesday, February 15, 2012

Cuchilleria. Lehen pausoak

Programaren ulermena.

Proposatzen zaigun programa infinitoa da. Hau da, infinito ekintza desberdin eman ahal diren proiektu bat eskatzen zaigu.
Programa amaitezin hau zerrendatu daiteke, eta espazialki definitu ere. Baina gure orubea finitoa izanda, ez zaigu programa sartuko, eta beraz: bolumena definitu ahala gero eta kalte gehiago egingo digu, eman ahal diren beste hainbat ekintzei atea ixten diegulako. Proiektuak malgutasun maila handi bat izan behar du.

Guztirako balio duen proiektua, baina ezin da ezer ondo egin.

Kasu honetan, malgutasuna espezializazioaren antonimo bezala uler daiteke. Ekintza guztiak emateko leku baten atzetik ibiltzeak arrisku bat du: tarteko espazio anbiguo bat lortzea, ez duena ezertarako balio

Hortaz, nola definitu proiektua?

Malgutasunaren ideia defendatuz:
Programa ezingo dugu banaka definitu bolumetrikoki, baina bai multzokatu daitezkeela ekintza desberdinak.
Multzo hauen artean desberdintasuna isolamenduak ezarriko du. Hau da, erabilera bakoitza emateko beharrezkoa izango den isolamendu termiko, akustiko, argitasunarena, pribatasunarena, eta abar.

Bereizketa hiru mailetakoa egin dut: inguruarekiko itxiena dena, tartekoa, eta ia-ia erabat zabaltzen dena.

Erabilera desberdin bakoitzera moldatzen da mailakatze hau praktikan.

Gune itxiena (berde ilunez) estankoa da. Ez da malgua, baina isolamendu baldintza hoberenak eskaintzen ditu. Honetaz gain, proiektuaren nukleo moduan garatuko da: proiektuaren gainontzeko puntuetan jarri ezin diren elementuak doaz hemen (instalazioak...).
Proiektuaren gainontzekoa desmontablea da, erabileretara moldatzeko. Altzairuzko egitura arin batean (desmontatu daitekena ere) itxitura desberdinak jarriko dira nahi den isolamendua edo babesa lortzeko.

Modu honetara, infinito erabilera desberdinetara moldatu gaitezke:


Ados, baina horrek zer esan nahi du: erabiltzaile bakoitzak egunero bere piezak montatu beharko dituela?

Ez. Ezta goizero erabili ahal izateko eraikin osoa montatu behar denik erez.
Proiektua praktikara eramateko, aste osoko "planning" bat antolatu behar da. Erabilera desberdinak aterako zaizkigu eta hauek eraikinaren forma emango digute. Eguneroko desmontatze-montatzea ekiditzeko, erabilera-enkaje bat egingo da, ahal den neurrian egun batetik bestera pieza gehienak mantentzeko eta aldaketa gutxi batzuekin prest uzteko urrengo egunerako.
Honek esan nahi duena da egituraren parte bat "finkoa" izango dela. Eta beste atal gutxi batzuk, astean zehar, aldatuko dira. Baina egitura osoa, berez, prest egongo da desmontatu ahal izateko, momentu puntualetako ekintzak eman ahal izateko (eskultura altuen erakusketa bat, gimnasia ariketa altuak...).


Hortaz, hemen dago proiektuaren gakoa: lekuko eta Gasteiz mailako eman daitezken ekintzen enkajea egitea, proiektuari azken itxura emateko.

No comments:

Post a Comment